UDALEKUAK 2026

MENDI UDALEKUAK

Natura maite baduzu eta zuhaitz artean ibiltzeaz, ibaietan bainatzeaz, ingurunea ikertzeaz eta kanpin-denda batean gauak izarren azpian pasatzeaz gozatzen baduzu, kanpamentu hau zuretzat da behin betiko. Zortzi egun zoragarri igaroko ditugu Urrobi kanpinean.

TXANDA
DATAK
LIBRE
Adina: 8 - 12 urte | Plaza kopurua: 36
1. TXANDA
Eka 28 - Uzt 5
34
2. TXANDA
Uztailak 5 - 12
36
3. TXANDA
Uztailak 12 - 19
19
4. TXANDA
Uztailak 19 - 26
28

UR-KIROL UDALEKUAK

Ur jarduera ugari egingo ditugu —SUP, piragua, pedaloa, igeriketa eta ur-jokoak— eta baita ibilaldiak, orientazio-probak, pista-jokoak, gaubelak eta kirol txapelketak ere. Parte-hartzaileek taldelana eta autonomia landuko dituzte, beti ere dibertsio giroan eta euskaraz.

TXANDA
DATAK
LIBRE
Adina: 13 - 14 urte | Plaza kopurua: 38
1. TXANDA
Ekain 28 - 4 Uzta
24
2. TXANDA
Uztailak 4 - 10
0

Belarretan Elkartea ekintzak prestatzen dituen erakunde bat gara. Beti naturarekiko errespetua eta kontaktua bilatuz auzoetan jarduerak , udalekuak, irteerak, egun pasa, txangoak eta abar prestatzen ditugu. Haur eta nerabeei zuzendutako ekintza mota desberdinak eskaintzen saiatzen gara. Neska eta mutilen arteko berdintasuna bilatzen dugu heziketaren oinarri bezala.