BELAR TXIKI
Udaleku irekiak Astigarragan

BelarTxiki

BELAR TXIKI udaleku irekietan txikienek benetan gozatzea da helburua, presarik gabe eta ingurune hurbil eta seguruan. Adin hauetan garrantzitsuena jolastea, mugitzea, barre egitea, deskubritzea eta eskolatik kanpo lagunak egiten hastea da.

Ginkanak, ur-jolasak, altxorraren bilaketak, koloreen bingoa, eskulanak eta taldeko jolas ugari egingo ditugu. Irudimenari ere lekua emango diogu, “guaridak” eta zuhaitzetan edo txokoetan egindako eraikuntza txikiak sortuz, bertan beraien istorioak asmatzen baitituzte; eta horixe da gehien gozatzen duten momentuetako bat.

Gainera, GaurkoTek-eko akademia aprobetxatuz, robotikarekin eta bideojoko sinpleen sorrerarekin lehen kontaktu bat ere izango dute, beti ere euren adinera egokituta eta modu dibertigarrian.

Egun hauek ondo pasatzeko, lagunak egiteko eta denboran luzaroan gogoratuko dituzten esperientziak bizitzeko dira.

Izen-emate epea zabalik egongo da txandak bete arte.

Adina

HH4 – HH5 (2021 eta 2020 jaioak)

Txandak

Astelehenetik ostiralera (bi aste)

1. Txanda: Ekainaren 22tik uztailaren 3ra.
2. Txanda: Uztailaren 6tik 17ra.
3. Txanda: Uztailaren 20tik 30era.

*uztailak 24 jai-eguna da

Plazak

Gehienez 12 plaza txanda bakoitzeko.

Libre 1. txanda: 7 plaza libre.
Libre 2. txanda: 3 plaza libre.
Libre 3. txanda: 7 plaza libre.

Hizkuntza

Euskara

Ordutegia
  • Zaintza: 8:00 – 9:00 [gutxienez 4 pertsona]
  • Udalekua: 9:00 – 13:30
  • Jangela zerbitzua: 13:30 – 15:00 [minimo bat beharko da]
Non

Astigarragako GaurkoTek akademia (📍 Nabarra Oñatz 7) erabili ahal izango dugu haurrak jaso eta uzteko. 

Prezioa
  • Txanda [9:00 – 13.30]: 150€
  • Zaintza [8:00 – 9:00]: 40€ txandko.
  • Jangela zerbitzua [13:30 – 15:00]:
    Tupper Catering
    € txandako 60€ 135€
    Perts. gutxienez 3 partaide 6 partaide
Eskaintzak
  • 10%ko beherapena:

    • Txanda bat baino gehiago hartzeagatik.
    • 2 anai-arreba edo gehiago izena emanda.
    • Gurekin udalekuetan aurretik egon zaretenontzat.

    *Beherapenak ez dira bateragarriak. Zaintza eta jangela zerbitzuak ez dute beherapenik.

Besteak
  • Zozketarik gabe. Plazak izen-emate ordenean esleituko dira plazak bete arte. Gero itxaron-zerrendan sartuko dira.
  • Nahiz eta laguntzarekin izan, haurra komunera joateko gai izan behar da (edo garaiz laguntza eskatzeko gai).
Argazki gehiago ikusteko sartu zaitez gure multimedia atalean.
  • Facebook eta Instagram erabiliko dugu ahal dugunean argazkiak jartzeko, horrela udalekuaren jarraipena egin dezazuen.
  • Aurrerago informazio gehiago izango duzue guraso bilera batean.
  •  Kuota % 100ean ordaindu ondoren esleitzen dira plazak. Plazak amaitzen direnean itxarote-zerrenda bat egongo da.

FAQ - Ohiko galderak:

Bere izena duen poltsa edo motxila batean:

  • Txapela
  • Aldatzeko arropak
  • Bainu jantzia
  • Eskuoihala
  • Eguzkitako krema
  • Kantinplora
  • Hamaiketakoa

* Bainu jantzia eta eskuoihala (edo nahi duzuena) bertan utzi ahal izango dituzue egun batetik bestera.

Ez, ezin da semea, alaba, iloba, laguna… bisitatu udalekua martxan dagoen bitartean.

Bisitatutako partaidea etxera itzuli nahi izatea eragingo du ia kasu guztietan. Gainera, seguruenik sentimendu hori kide askori kutsatzea.

Bai, baina eskaera/abisua idatzita egin beharko da.

Akademian geratu gaitezke ekintzak egiten edo estalpea dagoen tokiren batean (frontoia, kultur-etxea…)

Kasuaren arabera. Hasiera batean laguntzaile bat behar duten kasuak ezingo ditugu hartu. 

Ez

Ez dugu siesta botatzeko aukerarik. 

Izen-emate formularioa

🗓️ Txandak · Turnos
🧒 Parte-hartzailea · Participante
👤 Arduraduna · Responsable
⏰ Zerbitzuak · Servicios
🤝 Umea jasotzeko baimenduak · Autorizados a recoger

Arduraduna jasotzeko baimenduta dago jada. Hemen beste 2 pertsona gehitu ditzakezu.

🏥 Osasuna eta beharrak · Salud y necesidades
💰 Deskontua (10%)

Txanda bat baino gehiago aukeratuz gero, %10eko deskontua automatikoki aplikatzen da. Deskontuak ez dira metagarriak. Zaintza eta jantokiari ez zaie aplikatzen.

💰 Ordaindu beharreko zenbatekoa · Importe estimado
Txandak1 × 150€
TOTAL150€

* Zaintza: gutx. 4 · Tupper: gutx. 3 · Catering: gutx. 6.

✅ Baimenak · Permisos
📋 Baldintzak · Condiciones
BALDINTZAK
Baimenak
  • Nire seme/alaba hiriguneko udalekuetan zehar garraiatzeko baimena ematen diot Belarretan Aisialdian Hezituz Elkarteari (txangoak barne).
  • Nire seme/alaba agertzen den argazkiak eta multimedia materiala erabiltzeko emandako baimenari jarraitzen diot.
  • Formulario hau bidaltzean emandako datu guztiak egiazkoak direla eta nire semeak/alabak Belarretan Aisialdian Hezituz Elkarteak antolatutako ekintzetan parte hartzeko baimena dudala adierazten dut.
  • Deskontu bat izateko baldintzak ez badira txanda hasi aurretik betetzen, diferentzia ordaindu beharko da.
IZEN-EMATEAK ETA BALIOGABETZEAK
Izen-emateak
  • Plazak izen-emate osoaren ordenaren arabera esleituko dira.
  • Izen-emate osoa: ordaindutako kuotaren %100 + aurkeztu beharreko agiriak.
  • Plazak betez gero, itxaron zerrenda bat egingo da.
Itzulketak eta ezeztapenak
  • Kuotaren %100 itzultzea, inskripzioa egin eta hurrengo 3 egunetan ezeztatuz gero.
  • Kuotaren %50 itzultzea, apirilaren 30a baino lehen ezeztatuz gero.
  • Oharra: maiatzaren 1etik aurrera ez da itzulketarik egingo, ezinbesteko eta justifikatutako arrazoiengatik izan ezik; kasu horretan %10 itzuliko da.
  • Belarretan Elkarteak txanda bertan behera uzten badu, %100 itzuliko da.