UR KIROL UDALEKUAK
Aritzaleku Kanpinean

13 eta 14 urtekoentzat prestatutako udalekua, euskaraz. Ur ekintza askotan arituko gara (SUP, Piragua, Pedalo…) gainera ibilaldiak, gaubelak, pista jolasak eta orientazioa…

Leraten (Nafarroa) kokatutako kanpin bat da Aritzaleku, Alloz urtegiaren ertzean. 30 plazadun txaboletan egingo dugu lo literetan. Kanpinak instalazio guztiak ditu (dutxak, komunak, egon gela, igerilekua, saski eta futbol zelaia…

Antzeko gustuak dituzten lagun berriak egiteko aukera paregabea.

Oharra: Igeri egiten jakitea derrigorrezkoa da
Adina:

1. Txanda: 13 – 14 urte (2011 eta 2010 bitatean jaiotakoak)
2. Txanda: 13 – 14 urte (2011 eta 2010 bitatean jaiotakoak)

Hizkuntza:

Euskara

Plazak:

Gehienezko taldea 38 pertsona txanda bakoitzeko.

Libre 1. txandan: 1 plaza. [BETETA]

Libre 2. txandan: 0 plaza. [BETETA]

Txandak:

1. Txanda: uztailaren 1etik 10era [13 – 14 urte]
2. Txanda: uztailaren 10etik 19ra [13 – 14 urte]

Garraioa:

Udalekutako joan-etorrirako hainbat geltoki izango dituzue (ibilbideak eta geltokiak):

  • A autobusa: Donostia – Beasain
  • B autobusa: Bilbo – Bergara – Gasteiz

Ez baduzu autobusa erabiliko eta zure kabuz joan eta itzuliko bazara, adierazi izena ematerakoan.

Instalazioak:
  • Igerilekua
  • Urtegi ertzean kokatutako hondartza
  • Saskibaloi/futbol zelaia
  • Taberna/Jatetxea Pin-pon mahaia
  • Barbakoak
  • Zuhaitzetan zehar abentura parke txiki bat
  • Erabilera anitzeko gela (pelikulak, mahai jokuak, eskulanak…)
Oharra: Igeri egiten jakitea derrigorrezkoa da
Prezioa:

525€-ra arte, 10 egun dena barne.

Eskaintzak:

5%ko beherapena:

  • Taldean apuntatzen bazarete (3 edo gehiago).
  • Anai-arrebentzako, nahiz eta txanda desberdinetan izan.
  • Gurekin udalekuetan aurretik egon zaretenontzat

*Beherapenak ez dira bateragarriak.

Argazki gehiago ikusteko sartu zaitez gure multimedia atalean.

· Joan eta itzultzeko garraioa barne.
· Facebook eta Instagram erabiliko dugu ahal dugunean argazkiak jartzeko, horrela udalekuaren jarraipena egin dezazuen.
· Aurrerago informazio gehiago bidaliko dizuegu. Zer eraman, ordutegiak, autobusen geltokiak eta ordutegiak, aholkuak… Bideo, PDF dokumentu edo guraso bilera baten bitartez.
· Kuota % 100ean ordaindu ondoren esleitzen dira plazak. Plazak amaitzen direnean itxarote-zerrenda bat egongo da.

FAQ

· Nola ezartzen dira lo-taldeak?

Bungalowetan nola egingo duten lo erabakitzeko, apuntatu diren taldeak kontuak izango ditugu, hau da beti egongo da taldeko norbait denda berdinean.

· Nire seme-alaba bisitatzera joan nahiteke? telefonoz dei diezaioket?

Ez, ezin da semea, alaba, iloba, laguna… bisitatzera joan.

Bisitatutako pertsonak etxera itzuli nahi izatea eragingo du ia kasu guztietan. Gainera, seguruenik sentimendu hori kide askori kutsatzea.

· Zatika ordaindu dezaket?

Bai, edozein arrazoirengatik epeka ordaindu behar baduzu, gurekin harremanetan jarri beharko duzu. Edonola ere, plaza ez da esleituko kuotaren % 100 jaso arte, gainerako kasuetan bezala.

· Lurrean egingo dute lo? burukia eraman dezakete? Ze saku mota eraman behar dute?

Ez, literetan lo egingo dugu.

Edozein zaku nahikoa izango da, ez baitu hotzik egiten.

Burkia ekar dezakezue, ez da ezinbestekoa. Janzki batzuk erabili ditzakegu zakuaren zorroan burki moduan.

· Gure kabuz joan gaitezke? horrela bada, kuotan deskontu bat izango dugu?

Bai, ezarritako geralekuek balio ez badizuete, kanpalekura autoz joan zaitezkete. Izena ematerakoan adierazi beharko duzue iruzkinen atalean jon, eotrri edo joan-etorria den.

Ez da kuotaren zati bat itzuliko ez baduzue autobusa erabiltzen.

· Elikadura berezia behar duten haurrak onartzen dituzue?

Bai.

Menua arrazoi ez-medikoengatik aldatu behar bada (intolerantziak, alergiak…), adibidez arrazoi etikoak edo erlijiosoak, dietaren araberako gehigarri bat kobratu ahal izango da. Hori egin ezean, menu estandarra eskainiko da. osasun kontu bat denean medikuaren egiaztagiria beharko dugu.