Egun zoragarriak pasako ditugu animali mota askoz inguratuta: Ostrukak, zaldiak, ahuntzak, kanguroak, hegazti arrapariak, llamak, txitak, oiloak eta oilarrak, ahateak, wallabyak, marak, txerri vietnamtarrak… Hauek paseatuko ditugu, jaten eman, ohea garbitu, hegazti arrapakariei jaten eman, zaldi gainean bueltatxo bat eman, arrautzak jaso….Honetaz gain, baratzatxo bat dute eta barazki desberdinak landatu eta jasoko ditugu, artaburuak aletu… Baita egur bila joan ere egur-labean sukaldatzeko.
Udan ere euskaraz bizitzen jarraitu nahi baduzu, hemen duzu aukera paregabe bat. Uztailean Nafarroako Espinal herrira goaz Urrobi kanpinera!!! Kanpaina dendetan lo eginez 8 egun pasako ditugu 30 urteko esperientzia duen kanpinaren instalazio barruan. Urrobi Kanpina Iruñaren iparekialdean kokatuta dago, Burgi eta Orreagatik oso gertu, non inguruko basoetan zehar ibilaldiak egingo ditugu.
Aritzaleku, Lerateko (Nafarroa) herrian kokatua dagoen kanping bat da, Alloz urtegiaren ertzean. Beste udalekutan ez bezala, literatan banatutako 30 plazako logela batean egingo dugu lo. Lagunekin etortzeko eta antzeko gustuak dituzten lagun berriak egiteko aukera ederra da. 8 eguneko txanda honetan ur ekintza desberdinak egingo ditugu (Piragua, SUP, pedalo…). Honetaz gain gaubelak, mendi bueltak, orientazio jolasak…
Zure ingeles maila edozein dela ere, hemen duzu hobetzeko aukera. Ez klaserik, ezta eduki teorikorik ere. Ingelesa komunikazio tresna modura erabiliko dugu maila guztietara moldatuz. Jolasean, irteerak eginez, eskulanetan… gure helburua eguneroko hartuemanean hizkuntza indartu eta natural egitea da.