Aritzaleku Kanpinean
13 eta 14 urteko gazteentzako euskarazko mendi-udalekua, abentura eta natura uztartzen dituena. Aritzaleku kanpinean izango da, Leraten (Nafarroa), Alloz urtegiaren ertzean kokatutako ingurune zoragarrian.
Ur jarduera ugari egingo ditugu —SUP, piragua, pedaloa, igeriketa eta ur-jokoak— eta baita ibilaldiak, orientazio-probak, pista-jokoak, gaubelak eta kirol txapelketak ere. Parte-hartzaileek taldelana eta autonomia landuko dituzte, beti ere dibertsio giroan eta euskaraz.
Egonaldi osoan 30 plazako txaboletan egingo dugu lo, literetan. Kanpinak igerilekua, dutxak, komunak, egongela, jangela, saskibaloi eta futbol zelaiak ditu, segurtasuna eta erosotasuna bermatuz.
Esperientzia ahaztezina, naturaren erdian, lagun berriak egin eta ur abentura paregabeak bizitzeko aukera ezin hobea.
Oharra: igeri egiten jakitea derrigorrezkoa da.
Adina
2012 eta 2013 bitatean jaioak (13 – 14 urte)
Plazak
Gehienezko taldea 38 pertsona txanda bakoitzeko.
- Libre 1. txandan: 14 plaza.
- Libre 2. txandan: 0 plaza.
Hizkuntza
100% euskaraz
Txandak
1. Txanda: ekainaren 28tik uztailaren 4era
2. Txanda: uztailaren 4tik 10era
Garraioa
- A autobusa: Elgoibar – Donostia – Beasain
Instalazioak
- Igerilekua.
- Urtegi ertzean kokatutako hondartza.
- Saskibaloi/futbol zelaia.
- Taberna/Jatetxea.
- Pin-pon mahaia.
- Barbakoak.
- Zuhaitzetan zehar abentura parke txiki bat.
- Erabilera anitzeko gela.
- Banakako komunak eta dutxak
Prezioa
450€ – 7 egun dena barne.
Eskaintzak
5%ko beherapena:
- Taldean apuntatzen bazarete (3 edo gehiago).
- Anai-arrebentzako, nahiz eta txanda desberdinetan izan.
- Gurekin udalekuetan aurretik egon zaretenontzat
*Beherapenak ez dira bateragarriak.
Besteak
- Zozketarik gabe. Plazak izen-emate ordenean esleituko dira.
- Talde handiak onartzen ditugu.
- Etxeko janaria bertan egunero egindakoa.
- Deskonexio digitala, pantailarik ez.
- Oharra: Igeri egiten jakitea ezinbestekoa da.
- Joan eta itzultzeko garraioa barne.
- Facebook eta Instagram erabiliko dugu ahal dugunean argazkiak jartzeko, horrela udalekuaren jarraipena egin dezazuen.
- Aurrerago informazio gehiago bidaliko dizuegu. Zer eraman, ordutegiak, autobusen geltokiak eta ordutegiak, aholkuak… Bideo, PDF dokumentu edo guraso bilera baten bitartez.
- Kuota % 100ean ordaindu ondoren esleitzen dira plazak. Plazak amaitzen direnean itxarote-zerrenda bat egongo da.
FAQ - Ohiko galderak:
· Nola ezartzen dira lo-taldeak?
Bungalowetan nola egingo duten lo erabakitzeko, apuntatu diren taldeak kontuak izango ditugu, hau da beti egongo da taldeko norbait denda berdinean.
· Nire seme-alaba bisitatzera joan nahiteke? telefonoz dei diezaioket?
Ez, ezin da semea, alaba, iloba, laguna… bisitatzera joan.
· Zatika ordaindu dezaket?
Bai, edozein arrazoirengatik epeka ordaindu behar baduzu, gurekin harremanetan jarri beharko duzu. Edonola ere, plaza ez da esleituko kuotaren % 100 jaso arte, gainerako kasuetan bezala.
· Lurrean egingo dute lo? burukia eraman dezakete? Ze saku mota eraman behar dute?
Ez, literetan lo egingo dugu.
Edozein zaku nahikoa izango da, ez baitu hotzik egiten.
· Gure kabuz joan gaitezke? horrela bada, kuotan deskontu bat izango dugu?
Bai, ezarritako geralekuek balio ez badizuete, kanpalekura autoz joan zaitezkete. Izena ematerakoan adierazi beharko duzue iruzkinen atalean jon, etorri edo joan-etorria den.
Ez da kuotaren zati bat itzuliko ez baduzue autobusa erabiltzen.
· Elikadura berezia behar duten haurrak onartzen dituzue?
Bai
Menua osasun-arrazoirik gabe aldatu behar bada, adibidez arrazoi etiko, moral edo erlijiosoengatik, dieta motaren arabera gehigarri ekonomiko bat aplikatu ahal izango da.
Osasun-arazoa bada (intolerantziak, alergiak…), mediku-ziurtagiria aurkeztu beharko da. Kasu horretan, menuaren aldaketak ez du gehigarririk izango.





























