BELARRETAN UDALEKUAK 2024
MENDI UDALEKUAK

Udan naturaz inguratuta pasa nahi baduzu, hemen duzu aukera paregabe bat. Uztailean Nafarroako Espinal herrira goaz Urrobi kanpinera!!! Kanpaina dendetan lo eginez 8 egun pasako ditugu 30 urteko esperientzia duen kanpinaren instalazio barruan. Urrobi Kanpina Iruñaren iparekialdean kokatuta dago, Auritz eta Orreagatik oso gertu, non inguruko basoetan zehar ibilaldiak egingo ditugu.

UR KIROL UDALEKUAK

Aritzaleku, Lerateko (Nafarroa) herrian kokatua dagoen kanping bat da, Alloz urtegiaren ertzean. Beste udalekutan ez bezala, literatan banatutako logeletan egingo dugu lo. Lagunekin etortzeko eta antzeko gustuak dituzten lagun berriak egiteko aukera ederra da. 10 eguneko txanda honetan ur ekintza desberdinak egingo ditugu (Piragua, SUP, pedalo…). Honetaz gain gaubelak, mendi bueltak, orientazio jolasak…