UDALEKUAK 2026
Udalekuak esperientzia izugarria dira! Primeran pasatzen dute, lagun berriak egiten dituzte, leku berriak ezagutzen dituzte, eta urtean zehar normalean egiten ez dituzten jarduerak bizitzen dituzte… Bai, badakigu, benetan aparta da! Horregatik, Belarretan-en ahalegin guztia egiten dugu gurekin egonaldia ahalik eta onena izan dadin eta urte askotan iraungo duen oroitzapena sortu dadin. Ze pena urtean behin besterik ez gertatzea. 😅
Dibertsioaz gain, autonomian eta erabaki-hartzean sendotzen laguntzen die, egoera berrietan sozializatzen, bizimodu osasuntsua sustatzen, talde-lana egiten eta frustrazioa kudeatzen. Batzuetan hasieran kosta egiten zaien arren, gero ez dute etxera itzuli nahi.
Belarretaneko udalekuak hainbat ezaugarriren bidez nabarmentzen dira; hauek dira azpimarragarrienak:
- Ez dugu zozketarik egiten: plaza badago, zurea da.
- Talde handiak onartzen ditugu.
- Etxeko jana, egun berean egina kanpamentuan bertan.
- Dena barne, ustekaberik gabe (garraioa, aseguruak, pentsio osoa, materiala…).
- Euskarazko udalekuak.
- Naturarekiko hurbiltasuna.
- Parte-hartzaileen eta taldearen arteko errespetua.
- Deskonekzio digitala, pantailarik ez.
- Talde eta errepikatzaileentzako deskontuak.
- Gurasoekiko arreta eta gertutasuna.
- 10 urte baino gehiagoko esperientzia.
- Pozez txoratzeko ekintzak! 🥳
Arlo asko landu baditugu ere (udaleku irekiak, teknologikoak, animaliekin, kirol-udalekuak, mendi-udalekuak, abentura eta biziraupena, nautikoak…), gaur egun Belarretan Elkartean aste bateko edo 10 eguneko txanda itxiak eskaintzen ditugu. Txanda desberdinak ditugu, eta saiatzen gara bakoitza desberdina izaten, jende askok errepikatzen baitu.
Hau guztia sektorean esperientzia handia dugun profesional titulatuek kudeatzen, antolatzen eta dinamizatzen dugu.
Aurten eskaintzen ditugun txandak hauek dira:
MENDI UDALEKUAK





Natura maite baduzu eta zuhaitz artean ibiltzeaz, ibaietan bainatzeaz, ingurunea ikertzeaz eta kanpin-denda batean gauak izarren azpian pasatzeaz gozatzen baduzu, kanpamentu hau zuretzat da behin betiko. Zortzi egun zoragarri igaroko ditugu Urrobi kanpinean.
UR-KIROL UDALEKUAK





Ur jarduera ugari egingo ditugu —SUP, piragua, pedaloa, igeriketa eta ur-jokoak— eta baita ibilaldiak, orientazio-probak, pista-jokoak, gaubelak eta kirol txapelketak ere. Parte-hartzaileek taldelana eta autonomia landuko dituzte, beti ere dibertsio giroan eta euskaraz.