NOR GARA

Haur eta gazteen astialdirako ekintzak prestatzen eta kudeatzen esperientzia zabala duen talde gazte bat gara, bai begirale, bai zuzendari edo koordinatzaile bezala.
Proiektu honen sorrera eman genion txikitatik aisi elkarte desberdinetan ibili garelako eta bikain pasa dugu naturaz eta lagunetaz gozatuz. Jantzi asko lokatzez zikindu ditugu eta zuhaitz askotara igo gara. Masusta, gaztain, gerezi eta piku asko hartu ditugu… Guk txikitan bizi duguna haurrei eskaini nahi diegu.

Duela urte batzuk hasi ginen Belarretan ilusio eta gogo handiz udaleku txikitxo bat prestatuz. 30 pertsona besterik ez ziren etorri baina urteak pasa ahala, proiektu txikia izan zena, geroz eta sendoago bihurtzen ari da gurasoek gutan jarritako konfiantzari esker.
Aisialdian hezitzea bilatzen dugu bereranzko ezagueran eta inguratzen gaituenarengan errespetuan oinarrituta. Beti generoen arteko berdintasunean eta diskriminazio motarik gabe.

Jokoa erabiltzen dugu erreminta eraginkor bezala adin goiztiarretan duen efektuarengatik. Jolasak, eskulanak, ibilaldiak, eskolaz kanpoko ekintzak, auzoetan ekitaldiak, hiri-udalekuak, kanpaldiak, antzerkiak, gimkanak, orientazioa jokuak…