UR-KIROL UDALEKUAK
Aritzaleku Kanpinean

13 eta 14 urteko gazteentzako euskarazko mendi-udalekua, abentura eta natura uztartzen dituena. Aritzaleku kanpinean izango da, Leraten (Nafarroa), Alloz urtegiaren ertzean kokatutako ingurune zoragarrian.

Ur jarduera ugari egingo ditugu —SUP, piragua, pedaloa, igeriketa eta ur-jokoak— eta baita ibilaldiak, orientazio-probak, pista-jokoak, gaubelak eta kirol txapelketak ere. Parte-hartzaileek taldelana eta autonomia landuko dituzte, beti ere dibertsio giroan eta euskaraz.

Egonaldi osoan 30 plazako txaboletan egingo dugu lo, literetan. Kanpinak igerilekua, dutxak, komunak, egongela, jangela, saskibaloi eta futbol zelaiak ditu, segurtasuna eta erosotasuna bermatuz.

Esperientzia ahaztezina, naturaren erdian, lagun berriak egin eta ur abentura paregabeak bizitzeko aukera ezin hobea.

Oharra: igeri egiten jakitea derrigorrezkoa da.

Adina

2012 eta 2013 bitatean jaioak (13 – 14 urte)

Plazak

Gehienezko taldea 38 pertsona txanda bakoitzeko.

  • Libre 1. txandan: 14 plaza.
  • Libre 2. txandan: 0 plaza.
Hizkuntza

100% euskaraz

Txandak

1. Txanda: ekainaren 28tik uztailaren 4era
2. Txanda: uztailaren 4tik 10era

Garraioa
Udalekutako joan-etorrirako hainbat geltoki izango dituzue (ibilbideak eta geltokiak):
  • A autobusa: Elgoibar – Donostia – Beasain
Ez baduzu autobusa erabiliko eta zure kabuz joan eta itzuliko bazara, adierazi izena ematerakoan.
Instalazioak
    • Igerilekua.
    • Urtegi ertzean kokatutako hondartza.
    • Saskibaloi/futbol zelaia.
    • Taberna/Jatetxea.
    • Pin-pon mahaia.
    • Barbakoak.
    • Zuhaitzetan zehar abentura parke txiki bat.
    • Erabilera anitzeko gela.
    • Banakako komunak eta dutxak
Prezioa

450€ – 7 egun dena barne.

 

Eskaintzak
  • 5%ko beherapena:

    • Taldean apuntatzen bazarete (3 edo gehiago).
    • Anai-arrebentzako, nahiz eta txanda desberdinetan izan.
    • Gurekin udalekuetan aurretik egon zaretenontzat

    *Beherapenak ez dira bateragarriak.

Besteak
  • Zozketarik gabe. Plazak izen-emate ordenean esleituko dira.
  • Talde handiak onartzen ditugu.
  • Etxeko janaria bertan egunero egindakoa.
  • Deskonexio digitala, pantailarik ez.
  • Oharra: Igeri egiten jakitea ezinbestekoa da.
Argazki gehiago ikusteko sartu zaitez gure multimedia atalean.
  • Joan eta itzultzeko garraioa barne.
  • Facebook eta Instagram erabiliko dugu ahal dugunean argazkiak jartzeko, horrela udalekuaren jarraipena egin dezazuen.
  • Aurrerago informazio gehiago bidaliko dizuegu. Zer eraman, ordutegiak, autobusen geltokiak eta ordutegiak, aholkuak… Bideo, PDF dokumentu edo guraso bilera baten bitartez.
  •  Kuota % 100ean ordaindu ondoren esleitzen dira plazak. Plazak amaitzen direnean itxarote-zerrenda bat egongo da.

FAQ - Ohiko galderak:

Bungalowetan nola egingo duten lo erabakitzeko, apuntatu diren taldeak kontuak izango ditugu, hau da beti egongo da taldeko norbait denda berdinean.

Ez, ezin da semea, alaba, iloba, laguna… bisitatzera joan.

Bisitatutako pertsonak etxera itzuli nahi izatea eragingo du ia kasu guztietan. Gainera, seguruenik sentimendu hori kide askori kutsatzea.

Bai, edozein arrazoirengatik epeka ordaindu behar baduzu, gurekin harremanetan jarri beharko duzu. Edonola ere, plaza ez da esleituko kuotaren % 100 jaso arte, gainerako kasuetan bezala.

Ez, literetan lo egingo dugu.

Edozein zaku nahikoa izango da, ez baitu hotzik egiten.

Burkia ekar dezakezue, ez da ezinbestekoa. Janzki batzuk erabili ditzakegu zakuaren zorroan burki moduan.

Bai, ezarritako geralekuek balio ez badizuete, kanpalekura autoz joan zaitezkete. Izena ematerakoan adierazi beharko duzue iruzkinen atalean jon, etorri edo joan-etorria den.

Ez da kuotaren zati bat itzuliko ez baduzue autobusa erabiltzen.

Bai

Menua osasun-arrazoirik gabe aldatu behar bada, adibidez arrazoi etiko, moral edo erlijiosoengatik, dieta motaren arabera gehigarri ekonomiko bat aplikatu ahal izango da.

Osasun-arazoa bada (intolerantziak, alergiak…), mediku-ziurtagiria aurkeztu beharko da. Kasu horretan, menuaren aldaketak ez du gehigarririk izango.