Urrobi Kanpinean
Natura maite baduzu eta zuhaitz artean ibiltzeaz, ibaietan bainatzeaz, ingurunea ikertzeaz eta kanpin-denda batean gauak izarren azpian pasatzeaz gozatzen baduzu, kanpamentu hau zuretzat da behin betiko. Zortzi egun zoragarri igaroko ditugu Urrobi kanpinean, Espinalen, Auritzetik eta Orreagatik oso gertu, Nafarroako Pirinioen erdian.
Gure begirale oso kualifikatuak eta hainbat urteko esperientzia dutenak zurekin egongo dira uneoro kanpamentuan, esperientzia segurua eta atsegina bermatuz. Gainera, beharrezko aseguru guztiak ditugu jarduera guztiez kezkarik gabe gozatu ahal izateko.
Janaria egunero prestatzen da kanpamentuan, eta, beraz, etxeko janari goxoaz gozatu besterik ez duzu egin beharko. Mendi-udaleku honek askotariko jarduerak eskaintzen ditu: txangoak, eskulanak, orientazio-lasterketa, pista-jokoak, bandera-jokoa, kanpineko bainuak eta kirol-kantxak, eta boley-zelaia. Gustu eta adin guztietarako jarduerak.
Aipatu behar da udalekuko jarduera guztiak euskaraz egingo direla. Ez galdu naturaz gozatzeko eta zure gustu eta interes bereko jende berria ezagutzeko aukera hau!
Adina
2017 eta 2013 bitartean jaioak (8 – 12 urte).
Plazak
Gehienez 42 plaza txanda bakoitzeko.
Libre 1. txanda: 42 plaza libre.
Libre 2. txanda: 42 plaza libre.
Libre 3. txanda: 42 plaza libre.
Hizkuntza
Euskara
Txandak
1. Txanda: Uztailaren 1tik 8era.
2. Txanda: Uztailaren 8tik 15era.
3. Txanda: Uztailaren 15tik 22era.
Garraioa
- A autobusa: Elgoibar – Donostia – Beasain
Instalazioak
- Igerileku estalia
- Urrobi ibaiko igerileku naturala
- Banakako komunak eta ur berodun dutxak.
- Jokaleku multikirola, ping-pong mahaia, tenis pista…
- Erabilera anitzeko gela (pelikulak, mahai jokuak, eskulanak…)
Prezioa
- 385€-ra arte, dena barne.
Eskaintzak
5%ko beherapena:
- Taldean apuntatzen bazarete (3 edo gehiago).
- Anai-arrebentzako, nahiz eta txanda desberdinetan izan.
- Gurekin udalekuetan aurretik egon zaretenontzat
*Beherapenak ez dira bateragarriak.
Besteak
- Zozketarik gabe. Plazak izen-emate ordenean esleituko dira.
- Talde handiak onartzen ditugu.
- Etxeko janaria bertan egunero egindakoa.
- Deskonexio digitala, pantailarik ez.
- Joan eta itzultzeko garraioa barne.
- Facebook eta Instagram erabiliko dugu ahal dugunean argazkiak jartzeko, horrela udalekuaren jarraipena egin dezazuen.
- Aurrerago informazio gehiago bidaliko dizuegu. Zer eraman, ordutegiak, autobusen geltokiak eta ordutegiak, aholkuak… Bideo, PDF dokumentu edo guraso bilera baten bitartez.
- Kuota % 100ean ordaindu ondoren esleitzen dira plazak. Plazak amaitzen direnean itxarote-zerrenda bat egongo da.
FAQ - Ohiko galderak:
· Nola ezartzen dira lo-taldeak?
Kanpaina dendetan nola egingo duten lo erabakitzeko, apuntatu diren taldeak kontuak izango ditugu, hau da beti egongo da taldeko norbait denda berdinean.
· Nire seme-alaba bisitatzera joan nahiteke? telefonoz dei diezaioket?
Ez, ezin da semea, alaba, iloba, laguna… bisitatzera joan.
· Zatika ordaindu dezaket?
Bai, edozein arrazoirengatik epeka ordaindu behar baduzu, gurekin harremanetan jarri beharko duzu. Edonola ere, plaza ez da esleituko kuotaren % 100 jaso arte, gainerako kasuetan bezala.
· Lurrean egingo dute lo? burukia eraman dezakete? Ze saku mota eraman behar dute?
Bai, kanpin dendan egingo dugu lo, lurrean, eramaten duzuen esterilaren gainean.
Sakua 10ºC “confort” izatea gomendatzen dugu Urrobi kanpinean.
Ez da beharrezkoa burukia eramatea, baina batzuk eskertzen dute. Beste aukera bat eskuohiala edo berokia erabiltzea da.
· Gure kabuz joan gaitezke? horrela bada, kuotan deskontu bat izango dugu?
Bai, ezarritako geralekuek balio ez badizuete, kanpalekura autoz joan zaitezkete. Izena ematerakoan adierazi beharko duzue iruzkinen atalean jon, eotrri edo joan-etorria den.
· Elikadura berezia behar duten haurrak onartzen dituzue?
Bai
Menua osasun-arrazoirik gabe aldatu behar bada, adibidez arrazoi etiko, moral edo erlijiosoengatik, dieta motaren arabera gehigarri ekonomiko bat aplikatu ahal izango da.
Osasun-arazoa bada (intolerantziak, alergiak…), mediku-ziurtagiria aurkeztu beharko da. Kasu horretan, menuaren aldaketak ez du gehigarririk izango.





















