NOR GARA
Belarretan Aisialdian Hezituz Elkartea gara, haur eta gazteen aisialdian heziketa sustatzen duen irabazi-asmorik gabeko elkartea. 2012tik gabiltza lanean, ilusioz eta esperientziaz beteriko pertsona talde bat, naturan eta lagunartean bizitako esperientzia ahaztezinak eskaintzen.
Urte hauetan guztietan mota askotako udalekuak antolatu ditugu: mendikoak, ur-ekintzetakoak, teknologikoak, kirolari lotuak, animaliekin edota baserri-ingurunean oinarrituak. Gaur egun, udalekuetan espezializatu gara, haur eta gazteentzako aisialdi aberasgarria eta segurua eskainiz, euskaraz eta balioetan oinarrituta.
Gure helburua argia da: aisialdiaren bidez heztea, haurrek eta gazteek beren burua eta ingurua ezagutzen ikas dezaten, naturarekiko eta besteen arteko harremanak zainduz. Horretarako, jolasa, talde-lana eta esperientzia zuzenak erabiltzen ditugu, ikaskuntza prozesu ludiko eta atsegin baten bidez.
Belarretan taldean profesionaltasuna, gertutasuna eta poza dira gure eguneroko lanaren oinarriak. Urtero-urtero, gure udalekuak handitzen eta sendotzen ari dira, gurasoek eta parte-hartzaileek gugan jarritako konfiantzari esker.
Belarretan, haur eta gazteek naturan bizitako abentura bakoitza hezkuntza eta bizipenen altxor bihurtzen da.