UDALEKUAK ANIMALIEKIN
Basabere baserri-eskolan

Basabere Nafarroan dagoen Baserri Eskola berri bat da. Lezaun herrian kokatuta dago, Lizarraren iparraldean.

Literetan lo eginez 7 egun pasako ditugu animali mota askoz inguratuta: Ostrukak, zaldiak, ahuntzak, kanguroak, hegazti arrapariak, llamak, txitak, oiloak eta oilarrak, ahateak, wallabyak, marak, txerri vietnamtarrak… Hauek paseatuko ditugu, jaten eman, ohea garbitu, hegazti arrapakariei jaten eman, zaldi gainean paseotxo bat eman, arrautzak jaso…

Honetaz gain, baratzatxo bat dute eta barazki desberdinak landatu eta jasoko ditugu, artaburuak aletu… Baita egur bila joan ere egur-labean sukaldatzeko.

Eskulanak, jokuak, gaubelak eta irteerak (bibak, poza…) ere ez dira faltako! Igerilekua oso gertu dugu eta herriko frontoi estalia ere bai. Honetaz gain, futbol zelai txiki bat eta tirolina bat ere gure esku izango ditugu.

Ekintza guztiak euskaraz egingo ditugu gazte eta giro osasuntsuan. Begirale bat izango dugu 6-8 gazte talde bakoitzeko.

Dudarik gabe egun ahaztezinak izango dira.  Ez aukera galdu eta etor zaitez BASABEREra!

BASABERE Baserri eskolari buruz informazio gehio bere web gunean.

COVID 19 OHARRA: Jarraian duzuen udalekuei buruzko informazioa orientagarria da. Oraindik Eusko Jaurlaritzak ez du adierazi zein baldintzatan egin ahal izango ditugun kanpamentuak uda honetan. Beraz AURRETIKO IZEN-EMATEA irekiko dugu. Edukieraren, mugikortasun-murrizketen, monitore-parte-hartzaile ratioaren eta bestelakoen berri dugunean, posta elektronikoz jakinaraziko dizuegu, aurrez izena eman duzuen orden berdinean.

Udaleku hauetan ez dugu tokirik. Tokia dugun beste udalekuak ikusteko hasierako orrian sartu zaitezkete. Zaila izaten da bajak egotea baina itxaron zerrenda ere badugu, bertan izena emateko, bidali emailez zein txanda nahi duzuen eta haur kopurua.

Barkatu eragozpenak

Adina:

7 urtetatik – 10 urtetara.

Hizkuntza:

Euskara

Txandak:

1. txanda: Ekainaren 29tik Uztailaren 5era.
2. txanda: Uztailaren 5tik 11ra.

Plazak:

Gehienezko taldea 38 / 40 pertsona.

Garraioa:

Udalekutako joan-etorrirako hainbat geltoki izango dituzue:

  • Donosti inguruan
  • Bilbo inguruan
  • Gasteiz inguruan
  • Iruña inguruan

Beste geltoki bat ezartzeko 10 pertsona beharko dira gutxienez.

Ez baduzu autobusa erabiliko eta zure kabuz joan eta itzuliko bazara, adierazi izena ematerakoan.

Instalazioak:

– Logelak
– Jangela
– Dutxak, komunak…
– Baratza
– Tirolina
– Saski eta futbol zelaia
– Hegazti arrapakarien gunea
– Etabar

Horretaz gain, 5 minutu baino gutxiagora:
– Igerilegua
– Frontoia

Prezioa:

1. txanda: 340€ dena barne.
2. txanda: 340€ dena barne.

Eskaintzak:

5%ko beherapena taldeka apuntatzen bazarete (3 edo gehiago) edo anai-arrebentzako.

· Joan eta itzultzeko garraioa barne.
· Facebook eta Instagram erabiliko dugu ahal dugunean argazkiak jartzeko, horrela udalekuaren jarraipena egin dezazuen.
· Aurrerago informazio gehiago bidaliko dizuegu. Zer eraman, ordutegiak, autobusen geltokiak eta ordutegiak, aholkuak… Bideo, PDF dokumentu edo guraso bilera baten bitartez.
· Non egingo duten lo erabakitzean, apuntatu diren taldeak kontuan hartzen ditugu.
· Lehentasuna lehen apuntatzen denari ematen diogu.