UDALEKU IREKIAK
ETXEBARRI

Belarretan Aisialdian Hezituz Elkarteak aurten Etxebarrin udaleku irekiak eskeiniko ditugu abuztuan. Alde batetik Udaleku Teknologikoak eta beste aldetik Hiri Udaleku Irekiak.

Izena emateko behean dagoen inprimakia bete beharko duzu (pertsona bakoitzeko bat nahiz eta taldean izena eman. Ez dugu zozketarik egiten eta izena eman den ordenaren arabera esleituko ditugu plazak.

Jarraian dituzue udaleku mota bakoitzaren ezaugarriak.

UDALEKU TEKNOLOGIKOA

Kanpamendu teknologikoetan teknologiarekin lotutako proiektu eta jarduera ugari egiten ditugu. Robotak muntatzea eta programatzea, erronkak, 3D diseinua eta inprimaketa, bideo-jokoak sortzea, esperimentuak eta zirkuitu txikiak elektrizitatearekin…

Talde-lana, pentsamendu logikoa eta arazoen konponbidea sustatzen ditugu, urratsez urrats gainditu beharko diren erronken bidez. Beti monitore espezializatuekin eta ingurune kontrolatu batean.

Deskantsutan mugimenduzko jolasak ere egingo ditugu.

Adinaren arabera taldeak osatuko ditugu eta talde bakoitzak programa desberdina izango du

  • 1. taldea | 2012-2014 artean jaioak (7-9 urte aurten)
  • 2. taldea | 2010-2011 artean jaioak (10-11 urte)
  • 3. taldea | 2009-2007 artean jaioak (13-14 urte aurten)

 

HIRI UDALEKUA

Ekintzak parte-hartzaileen goizak betetzeko asmoarekin sortu dira. Bertan, lagunekin batera kultura eta jolas eskaintza zabal batez gozatu ahal izango dute.

Honetaz gain, beren hezkuntza osatzeko tresna ludiko bezala tailerrak, jokoak, naturaz inguratutako ekintzak, hainbat toki desberdinetara bisitak, igerilekura edo mendira irteerak… egongo dira parte-hartzaileen eskura.

Taldeak adinaren arabera egingo ditugu eta Udalekuak euskaraz izango dira.

  • 1. taldea | 2015-2013 (6-8 urte aurten)
  • 2. taldea | 2012-2011 (9-10 urte aurten)
  • 3. taldea | 2010-2009 (11-12 urte aurten)
Txandak:

1. Txanda: abuztuaren 2tik 6ra | euskaraz | 2007 eta 2015 artean jaiotakoak

2. Txanda: abuztuaren 9tik 13ra | euskaraz | 2007 eta 2015 artean jaiotakoak

Plazak:

Gutxieneko taldea: 8 pertsona taldeko.

Ez dugu zozketarik egiten, plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira. Plaza mugatuak

Non:

Etxebarriko Kultur Etxean bilduko gara egunero.

Prezioa eta Ordainketa:

Udaleku ireki teknologikoa

  • 150 €/txanda

Hiri Udaleku irekia

  • 130 €/txanda

ES86 3035 0164 61 1640026531
Euskadiko Kutxa – Caja Laboral

Zaintzak:

Goizeko zaintza (8:30etatik)

  • +12 €/txanda

Eguerdiko zaintza (14:30etara)

  • +12 €/txanda

Zaintzak txanda osorako aukeratzen dira.

Beherapenak:

5%ko beherapena taldeka apuntatzen bazarete (3 edo gehiago) edo anai-arrebentzako.

IZEN-EMATEA

    Parte-hartzailearen datuak




    Udaleku mota

    1. Txanda (abuztuak 2-6)2. Txanda (abuztuak 9-13)

    Zaintzak
    Goizeko zaintza (8:30tik ; +12€)Eguerdiko zaintza (14:30 arte ; +12€)

    Arduradunaren datuak



    AmaAitaTutorea


    Ordainagiria eta Baldintzak




    BALDINTZAK
    • Nire semea/alaba/tutelatua agertzen den argazki eta beste multimedia materiala erabiltzeko baimena ematen diot Berralertan Aisialdian Hezituz Elkarteari .

    Zure seme/alaba/tutelatua agertzen diren argazki, bideo eta horrelakoak udalekuan zehar jarraipena egiteko erabiliko dira (Facebookean argazkiak jartzeko adibidez). Baita ere bukatzean argazki bildumak egiteko eta gure web gunean argazkiak jartzeko. Arazoren bat izanez gero, dei iezaiguzu beheko telefono zenbakira edo e-mail bat bidali.

    • Formulario hau bidaltzean erraztutako datu guztiak egiazkoak direla eta nire seme/alaba/tutelatua-ri Belarretan Aisialdian Hezituz Elkarteak antolatutako ekintzetara joateko baimena ematen diodala adierazten dut.
    • Haurrak edo haren senideren batek COVID-19rekin lotutako sintomak baditu, ez da udalekutara joango eta zerbitzuaren begiralearekin edo arduradunarekin harremanetan jarriko da egoeraren berri emateko.
    IZEN-EMATEAK ETA BALIOGABETZEAK:
    Izen-emateak:
    • Plaza kuotaren %100 ordaindutakoan SOILIK esleitzen da.
    • Izen-ematea epeak plazak agortu arte iraungo du edo uztailaren 15a arte.

    Diru itzultzeak:

    • Behin izena emanda, ez da dirurik itzuliko hurrengo egoeretako bat ematen ez bada (beti ere idatziz eskatuta eta dagokion dokumentuak aurkeztuta):
      1. Gaixotasun edo istripu larria (medikuaren ziurtagiria)
      2. Udalekuetara etortzea eragozten duten ustekabeak edo beharrizan larriak, justifikatuta.

      Behin udalekuak hasita diru itzulketa arazo larriren bat suertatzen bada baino ez da bueltatuko, eta disfrutatu ez diren egunen eta konprometitua ez dagoen kopuru proportzionala soilik.

    • Belarretan Elkarteak udalekua bertan behera uzten badu, 100% itzuliko zaizue.

    · Facebook eta Instagram erabiliko dugu ahal dugunean argazkiak jartzeko, horrela udalekuaren jarraipena egin dezazuen.
    · Aurrerago informazio gehiago bidaliko dizuegu emailez.
    · Lehentasuna lehen apuntatzen denari ematen diogu.