BELAR TXIKI
Udaleku irekiak Astigarragan
BELAR TXIKI udaleku irekietan txikienek benetan gozatzea da helburua, presarik gabe eta ingurune hurbil eta seguruan. Adin hauetan garrantzitsuena jolastea, mugitzea, barre egitea, deskubritzea eta eskolatik kanpo lagunak egiten hastea da.
Ginkanak, ur-jolasak, altxorraren bilaketak, koloreen bingoa, eskulanak eta taldeko jolas ugari egingo ditugu. Irudimenari ere lekua emango diogu, “guaridak” eta zuhaitzetan edo txokoetan egindako eraikuntza txikiak sortuz, bertan beraien istorioak asmatzen baitituzte; eta horixe da gehien gozatzen duten momentuetako bat.
Gainera, GaurkoTek-eko akademia aprobetxatuz, robotikarekin eta bideojoko sinpleen sorrerarekin lehen kontaktu bat ere izango dute, beti ere euren adinera egokituta eta modu dibertigarrian.
Egun hauek ondo pasatzeko, lagunak egiteko eta denboran luzaroan gogoratuko dituzten esperientziak bizitzeko dira.
Izen-emate epea martxoaren 30ean zabalduko da eta zabalik egongo da txandak bete arte.
Adina
HH4 – HH5
Txandak
Astelehenetik ostiralera (bi aste)
1. Txanda: Ekainaren 22tik uztailaren 3ra.
2. Txanda: Uztailaren 6tik 17ra.
3. Txanda: Uztailaren 20tik 30era.
Plazak
Gehienez 12 plaza txanda bakoitzeko.
Libre 1. txanda: 11 plaza libre.
Libre 2. txanda: 11 plaza libre.
Libre 3. txanda: 11 plaza libre.
Hizkuntza
Euskara
Ordutegia
- Zaintza: 8:00 – 9:00 [gutxienez 4 pertsona]
- Udalekua: 9:00 – 13:30
- Jangela zerbitzua: 13:30 – 15:00 [minimo bat beharko da]
Non
Astigarragako GaurkoTek akademia (📍 Nabarra Oñatz 7) erabili ahal izango dugu haurrak jaso eta uzteko.
Prezioa
- Txanda: 150€
- Zaintza: +40€ txanda bakoitzeko
- Jangela zerbitzua (13:30 – 15:00):
Tupper Katering Txandako 60€ ezarri gabe
Eskaintzak
10%ko beherapena:
- Txanda bat baino gehiago hartzeagatik.
- 2 anai-arreba edo gehiago izena emanda.
- Gurekin udalekuetan aurretik egon zaretenontzat.
*Beherapenak ez dira bateragarriak. Zaintza eta jangela zerbitzuak ez dute beherapenik.
Besteak
- Zozketarik gabe. Plazak izen-emate ordenean esleituko dira plazak bete arte. Gero itxaron-zerrendan sartuko dira.
- Nahiz eta laguntzarekin izan, haurra komunera joateko gai izan behar da (edo garaiz laguntza eskatzeko gai).
FAQ - Ohiko galderak:
· Zer eraman behar dute?
Bere izena duen poltsa edo motxila batean:
- Txapela
- Aldatzeko arropak
- Bainu jantzia
- Eskuoihala
- Eguzkitako krema
- Kantinplora
- Hamaiketakoa
* Bainu jantzia eta eskuoihala (edo nahi duzuena) bertan utzi ahal izango dituzue egun batetik bestera.
· Nire seme-alaba bisitatu dezaket?
Ez, ezin da semea, alaba, iloba, laguna… bisitatu udalekua martxan dagoen bitartean.
· Orduz kanpo jaso dezaket nere seme-alaba?
Bai, baina eskaera/abisua idatzita egin beharko da.
· Eguraldi txarra egiten badu?
Akademian geratu gaitezke ekintzak egiten edo estalpea dagoen tokiren batean (frontoia, kultur-etxea…)
· Behar bereizak behar dituzten haurrak onartzen dituzue?
Kasuaren arabera. Hasiera batean laguntzaile bat behar duten kasuak ezingo ditugu hartu.
· Siestak egongo dira?
Ez
Ez dugu siesta botatzeko aukerarik.



