• Bakarrik kanpineko eremuan egon daiteke.
  • Ezin da sukaldera pasa.
  • Igerilekuan denbora librean joan daiteke, aldiz, lakura joateko begirale batekin joan behar da.
  • Ezin da janaririk eduki logeletan. Dena begiraleari itzuli behar zaio.
  • Materiala begiraleok eman behar dugu eta hartzen dena zaindu egin behar da.
  • Janaria soilik bazkal orduaren ondoren eros daiteke.
  • Kanpin batean gaudenez, bertan dauden beste arau guztiak errespetatu egin behar ditugu eta 0:00etatik aurrera baxuago hitz egin.
  • Dirua eta gauza baliotsuak begiraleok gordeko dizkiegu.
  • Bazkarian begiraleek jarritako minimoa jan egin behar da derrigorrez.
  • Trukea: denbora librean umeek aukera izango dute material desberdina erabiltzeko; baloiak, kartak, etab. Baina horretarako umeek beraien objektu bat utzi beharko dute eta materiala bueltatzerakoan beraien objektua bueltatuko zaie.

TAPOIA

Egunaren hasieran, egun osoan zehar esan ezingo den  hitz bat esango diegu haurrei. Begirale batek izango du tapoia hasieran, eta beste norbaitek hitz debekatua esatea eragiten badu, berari pasako dio tapoia. Egunaren bukaeran tapoiarekin jarraitzen duenarentzako prenda bat erabakiko dugu begiraleok.

HITZ DEBEKATUAK

  • Bai 
  • Ez
  • Zenbakiak
  • Izenak
  • Ordua
  • Urarekin zerikusia duten hitzak (igerilekua, lakua, dutxa, edan…)
  • Janaria
PRENDAK

  • Azpiko arropa buruan egun osoan
  • Lotuta egun osoan (galdu duten kideen artean, bakarra bada beraien eskuak atzean lotu)
  • Mahai-tresna gabe jan
  • Begiak itxita bazkaldu
  • Aurpegia margotuta egun osoan
  • Mozorrotuta joan egun osoan
  • Zumbako edo aquagym klase bat eman
  • Azpiko arropa kanpotik eraman

PSICOKILLER

Bakoitzari izen bat eta hiltzeko objektu bat emango zaio. Helburua ez hiltzea da, horretarako, gainerakoak hil beharko dira. Pertsona bat hiltzean berak hil behar zuen pertsona hil behar dugu, horrela, irabazi arte. 


PINZA

Pi pinza egongo dira, eta gaubela hasi aurretik pinza duen pertsonak hurrengo egunean ruletara jolastuko du. Ruletan prendak edo sariak egongo dira. Pinza besteen arropan zintzilikatu behar da, pertsona hori ezin da konturatu pinza jartzen diotenean, bestela ez du balio. 


TXASKARRILLOAK

Udalekuetan zehar txaskarriloen kutxa izango dugu. Mezu sekretuen kutxa da, hau da, haurrek mezuak idatziko dituzte anonimoki edo beraien izenez sinaturik.  Gaubela hasieran irakurriko dira, beti begiraleak begiratu ondoren zer idatzi duten. 


AZERIA

Papertxoak banatuko dira partaide guztien artean. Horietako bati AZERIA izatea suertatuko zaio. honen helburua, taldekide guztien artean zehazturiko hiru lekutan Z bat ipintzea izango da eta ekintza hau inork ikusi gabe burutu beharko du. Gauean epaiketa egiten da nor den argitzeko asmoarekin. Konplize bat izan dezake. Baina biek gutxienez Z bat jarri beharko dute.

PROGRAMA

Deskribapena

Materiala

Baliabideak

Ez ahaztu ‼️