Goikuria Aterpetxea Sarria herrian dago kokatuta, Gorbeia Parketik 2 kilometrotara. 6000 m² baino gehiagoko zelaia du bertan jolas pila egiteko, horretaz gain, zelaiak ere karpa bat du, zuhaitz mordoa, porteria pare bat eta Boley sare bat jarriko dugu.
Bi logela haundi ditu aterpeak 60 oherekin guztira (literetan), jangela bat eta ganbara.
Ekintza mota pila bat egingo ditugu Zaldibartxo putzua bisitatuko dugu (ur-jauzia du eta guzti) eta aurrerago dagoen beste putzu ederretan bainatu, Gorbeiako Gurutzeruntz joango gara (nahiz eta agian bide erdian geratu 😂), gertu dugun “Bayas” ibaian bainatuko gara… Horretaz gain ez ditugu udalekutako jokuak ahaztuko; gaubelak, pista jolasak, eskulanak… ez dugu aspertzeko denbora askorik izango.
Lagunak egiteko aukera paregabea!!