Gure lurraldeko eta inguruetako paisai politetara ibilaldiak. Egun pasa hauekin datorren kurtsoan hasiko gara (2013-2014), ibilaldiak bi igandetik behin izango direlarik. Ibilaldiaren zailtasuna eta distantzia parte hartzaileen adinaren arabera egokituko ditugu.

Irteera interesgarriak egingo ditugu inguruaz gozatzeko puntu estrategikotan geratuz, inguruaz gozatuz. Datozen haurren gurasoak ere etor daitezke ibilaldi hauetara ekintzetan aktiboki parte hartuz eta senideaz elkar gozatuz.

Hauek dira programatutako egun pasa batzuk:

 

  •    Uliako hegaztien behaketarako ibilaldia.
  •    Adrian Deunaren ermitara ibilaldia.
  •    Iñurritzara (Zarautz) ibilaldia.

Abiapuntuak irteeraren arabera aldatu daitezke, irteerak egingo diren tokietara joateko garraiobide ugari erabili beharko baititugu, hauek publiko edo pribatuak izan daitezkelarik.

Ordutegia eta ibilaldien egutegia aurrerago zehaztuko dugu. Ez ezazu galdu.