ENGLISH CAMP
Urrobi Kanpinean

Kanpaina dendetan lo eginez 8 egun pasako ditugu 30 urteko esperientzia duen kanpinaren instalazio barruan. Urrobi Kanpina Iruñaren iparekialdean kokatuta dago, Burgi eta Orreagatik oso gertu, non inguruko basoetan zehar ibilaldiak egingo ditugu.

Zure ingeles maila edozein dela ere, hemen duzu hobetzeko aukera. Ez klaserik, ezta eduki teorikorik ere. Ingelesa komunikazio tresna modura erabiliko dugu maila guztietara moldatuz. Jolasean, irteerak eginez, eskulanetan… gure helburua eguneroko hartuemanean hizkuntza indartu eta natural egitea da.

Helburua, etortzen diren partaide guztien ingeles maila hobetzea da. Nola lortuko dugu? Hizkuntza naturalki ikasten joaten hizkuntza horretan biziz esnatzetik oheratu harte ondo pasatuz eta lagun artean.

  • Egingo ditugun ekintza guztiak ingelesez egingo ditugu, azalpenak mantso emanez.
  • Ingeles maila altuko begiraleak izango ditugu.
  • Goizero ariketa praktikoak egingo ditugu eguneko ekintzarekin zer ikusia duten hitz eta esaldiak praktikatzeko.

Ez bildurrik izan. Oso ondo pasako dugu.

Adina:

2014 eta 2010 bitartean jaioak (9 – 13 urte).

Plazak:

Gehienez 42 pertsona txandako.

TXANDA HAU ITXITA DAGO.

Libre: 42

Hizkuntza:

Ingelesa.

Txandak:

Uztailaren 1etik 8ra.

Garraioa:

Udalekutako joan-etorrirako hainbat geltoki izango dituzue (ibilbideak eta geltokiak):

  • A autobusa: Donostia – Beasain
  • B autobusa: Bilbo – Bergara – Gasteiz

Ez baduzu autobusa erabiliko eta zure kabuz joan eta itzuliko bazara, adierazi izena ematerakoan.

Instalazioak:
  • Igerileku estalia.
  • Urrobi ibaiko igerileku naturala.
  • Komunak eta ur berodun dutxak.
  • Jokaleku multikirola, ping-pong mahaia, tenis pista…
  • Erabilera anitzeko gela (pelikulak, mahai jokuak, eskulanak…)
Prezioa:

368€-ra arte, dena barne.

Eskaintzak:

5%ko beherapena:

  • Taldean apuntatzen bazarete (3 edo gehiago).
  • Anai-arrebentzako, nahiz eta txanda desberdinetan izan.
  • Gurekin udalekuetan aurretik egon zaretenontzat

*Beherapenak ez dira bateragarriak.

Argazki gehiago ikusteko sartu zaitez gure multimedia atalean.

· Joan eta itzultzeko garraioa barne.
· Facebook eta Instagram erabiliko dugu ahal dugunean argazkiak jartzeko, horrela udalekuaren jarraipena egin dezazuen.
· Aurrerago informazio gehiago bidaliko dizuegu. Zer eraman, ordutegiak, autobusen geltokiak eta ordutegiak, aholkuak… Bideo, PDF dokumentu edo guraso bilera baten bitartez.
· Kuota % 100ean ordaindu ondoren esleitzen dira plazak. Plazak amaitzen direnean itxarote-zerrenda bat egongo da.

FAQ

· Nola ezartzen dira lo-taldeak?

Kanpaina dendetan nola egingo duten lo erabakitzeko, apuntatu diren taldeak kontuak izango ditugu, hau da beti egongo da taldeko norbait denda berdinean.

· Nire seme-alaba bisitatzera joan nahiteke? telefonoz dei diezaioket?

Ez, ezin da semea, alaba, iloba, laguna… bisitatzera joan.

Bisitatutako pertsonak etxera itzuli nahi izatea eragingo du ia kasu guztietan. Gainera, seguruenik sentimendu hori kide askori kutsatzea.

· Zatika ordaindu dezaket?

Bai, edozein arrazoirengatik epeka ordaindu behar baduzu, gurekin harremanetan jarri beharko duzu. Edonola ere, plaza ez da esleituko kuotaren % 100 jaso arte, gainerako kasuetan bezala.

· Lurrean egingo dute lo? burukia eraman dezakete? Ze saku mota eraman behar dute?

Bai, kanpin dendan egingo dugu lo, lurrean, eramaten duzuen esterilaren gainean.

Sakua 10ºC “confort” izatea gomendatzen dugu Urrobi kanpinean.

Ez da beharrezkoa burukia eramatea, baina batzuk eskertzen dute. Beste aukera bat eskuohiala edo berokia erabiltzea da.

· Gure kabuz joan gaitezke? horrela bada, kuotan deskontu bat izango dugu?

Bai, ezarritako geralekuek balio ez badizuete, kanpalekura autoz joan zaitezkete. Izena ematerakoan adierazi beharko duzue iruzkinen atalean jon, eotrri edo joan-etorria den.

Ez da kuotaren zati bat itzuliko ez baduzue autobusa erabiltzen.

· Elikadura berezia behar duten haurrak onartzen dituzue?

Bai.

Menua arrazoi ez-medikoengatik aldatu behar bada (intolerantziak, alergiak…), adibidez arrazoi etikoak edo erlijiosoak, dietaren araberako gehigarri bat kobratu ahal izango da. Hori egin ezean, menu estandarra eskainiko da. osasun kontu bat denean medikuaren egiaztagiria beharko dugu.