BELARRETAN UDALEKUAK 2017
BASABERE

8 egun pasako ditugu animali mota askoz inguratuta: Ostrukak, zaldiak, ahuntzak, kanguroak, hegazti arrapariak, llamak, txitak, oiloak eta oilarrak, ahateak, wallabyak, marak,vietnamita txerriak… Hauek paseatuko ditugu, jaten eman, ohea garbitu, hegazti arrapakariei jaten eman, zaldi gainean paseotxo bat eman, arrautzak jaso….Honetaz gain, baratzatxo bat dute eta barazki desberdinak landatu eta jasoko ditugu, artaburuak aletu… Baita ere egur bila joango gara egur-labean sukaldatzeko.

+ IKUSI

URROBI

Udan ere euskaraz bizitzen jarraitu nahi baduzu, hemen duzu aukera paregabe bat. Uztailean Nafarroako Espinal herrira goaz Urrobi kanpinera!!! Kanpaina dendetan lo eginez 8 egun pasako ditugu 30 urteko esperientzia duen kanpinaren instalazio barruan. Urrobi Kanpina Iruñaren iparekialdean kokatuta dago, Burgi eta Orreagatik oso gertu, non inguruko basoetan zehar ibilaldiak egingo ditugu.

+ IKUSI

ARITZALEKU

Aritzaleku, Lerateko (Nafarroa) herrian kokatua dagoen kanping bat da, Alloz urtegiaren ertzean. Beste udalekutan ez bezala, literatan banatutako 30 plazako logela batean egingo dugu lo. Lagunekin etortzeko eta antzeko gustuak dituzten lagun berriak egiteko aukera ederra da. 8 eguneko txanda honetan ur ekintza desberdinak egingo ditugu (Piragua, SUP, pedalo…). Honetaz gain gaubelak, mendi bueltak, orientazio jolasak…

+ IKUSI

ZALDI UDALEKUAK

Zaldiak gustoko badituzu, hau da zure lekua. Oraingoan Belarretanekoak Cristina Ullate Klub Hipikora goaz udalekutan. Zaldi munduan buru eta belarri sartuta egongo gara zaldian ibiltzen ikasiz, zaldiak prestatzen, zaintzen, garbitzen, jaten emango diegu, oheak egin…

+ IKUSI