ENGLISH CAMP

Zure ingeles maila edozein dela ere, hemen duzu hobetzeko aukera. Ez klaserik, ezta eduki teorikorik ere. Ingelesa komunikazio tresna modura erabiliko dugu maila guztietara moldatuz. Jolasean, irteerak eginez, eskulanetan… gure helburua eguneroko hartuemanean hizkuntza indartu eta natural egitea da.

Kanpaina dendetan lo eginez 8 egun pasako ditugu 30 urteko esperientzia duen kanpinaren instalazio barruan. Urrobi Kanpina Iruñaren iparekialdean kokatuta dago, Burgi eta Orreagatik oso gertu, non inguruko basoetan zehar ibilaldiak egingo ditugu.
Ikaragarri ondo pasako dugu Santiagoko Bidean dagoen puntu zoragarri honetan jolasean eta bizipenak elkarbanatuz.
Ingelesezko txandarako finkatu dugun helburua, etortzen diren partaide guztien ingeles maila hobetzea da. Nola lortuko dugu? Hizkuntza bat klaseen bidez ikasi ordez, egokiago ikusten dugu naturalki ikasten joatea hizkuntza horretan biziz esnatzetik oheratu harte ondo pasatuz eta lagun artean.

– Egingo ditugun ekintza guztiak ingelesez egingo ditugu, era naturalean.

– Ingeles maila altuko begiraleak izango ditugu eta denbora guztian ingelesez hitz egingo dute.

– Goizero ariketa praktikoak egingo ditugu eguneko ekintzarekin zer ikusia duten hitz eta esaldiak praktikatzeko.

Maila guztitara moldatuko gara, ez bildurrik izan. Oso ondo pasako dugu.

Bideoa

“Camping Urrobi” buruzko informazio gehio bere web gunean.

 

Adina:

8 urtetatik – 13 urtetara.

Plazak:

Gutxienez 28 pertsona.

Gehienez 38-40 pertsona.

Txandak:
  •  Uztailak 1etik 8ra.
Instalazioak:
  • Igerileku estalia
  • Urrobi ibaiko igerileku naturala
  • Komunak eta ur berodun dutxak.
  • Jokaleku multikirola, ping-pong mahaia, tenis pista…
  • Jatetxea (haurrentzako menua)
  • Erabilera anitzeko gela (pelikulak, mahai jokuak, eskulanak…)
Prezioa:

295€ dena barne.

Eskaintzak:

5%ko beherapena taldeka apuntatzen bazarete (3 edo gehiago) edo anai-arrebentzako.

· Elgoibar eta Donostitik joan eta etorriko garraioa barne.
· Facebookean ahal dugunean argazkiak jarriko ditugu udalekuaren jarraipena egin dezazuen.
· Aurrerago informazio gehiago bidaliko dizuegu. Zer eraman, ordutegiak, autobusa, aholkuak… Bideo, PDF dokumentu edo guraso bilera baten bitartez.
· Lo non egingo duten erabakitzeko orduan, apuntatu diren taldeak errespetatzen saiatzen gara.
· Lehentasuna lehen apuntatzen denari ematen diogu.