ZALDI UDALEKUAK

Zaldiak gustoko badituzu, hau da zure lekua. Oraingoan Belarretanekoak Cristina Ullate Klub Hipikora goaz udalekutan. Zaldi munduan buru eta belarri sartuta egongo gara zaldian ibiltzen ikasiz, zaldiak prestatzen, zaintzen, garbitzen, jaten emango diegu, oheak egin…

Egunero zaldiz ibiliko gara: paseoak emanez, doma eta saltatzen ikasiz… agian ginkana bat ere egin ahal izango dugu.

Instalazioak Tafallan kokatzen dira. Klubak zaldi-eskola estalia du eta baita arauzko doma pista bat ere.

Iada zaldiz ibilia bazara, lasai, zuretzako ere badugu tokia. Ematen diren klaseak maila guztietara egokituta daude, bai hutsetik hasten direnentzat bai maila ona dutenentzat. Nahi duenak bere zaldiz ibiltzeko arropak ekar ditzake (kaskoa, botak, galtzak, guanteak…).

Baina hau ez da dena, Tafalla eta Olitera irteerak egingo ditugu, igerilekura joango gara, gaubelak eta pista jolasak izango ditugu, ibaian bainuak eta azkoz gehiago. Zure zaletasun bera duten lagunak ezagutzeko aukera izango duzu eta elkarbizitza intentsitate gehiagoz bizitzeko kanpaina dendetan egingo dugu lo!!

Hipika klubari buruz informazio gehiago nahi baduzu, hau da bere web gunea: https://clubhipicocristinaullate.jimdo.com
Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Non:

Club hípico Cristina Ullate, 31300 Tafalla, Nafarroa. (Mapa ikusi)

Hizkuntza:

Euskera

Plazak:

Gutxienezko taldea 28 pertsona.

Adinak:

8 – 13 urte bitartekoak.

Txandak:

Uztailak 6tik 13ra.

Prezioak:

430€ dena barne.

Eskaintzak:

5%ko beherapena taldeka apuntatzen bazarete (3 edo gehiago).

Elgoibar eta Donostitik joan eta etorriko garraioa barne.
Facebookean egunero argazkiak jarriko ditugu udalekuaren jarraipena egin dezazuen.
Guraso bilera bat egingo dugu zalantzak argitzeko eta xehetasunak emateko. Bilera hau non eta noiz izango den aurrerago emailez zehaztuko dugu apuntatzen zaretenoi.
Lehentasuna lehen apuntatzen denari ematen diogu.