UDALEKUAK URROBIN

Udan ere euskaraz bizitzen jarraitu nahi baduzu, hemen duzu aukera paregabe bat. Uztailean Nafarroako Espinal herrira goaz Urrobi kanpinera!!!
Kanpaina dendetan lo eginez 8 edo 10 egun pasako ditugu 30 urteko esperientzia duen kanpinaren instalazio barruan. Urrobi Kanpina Iruñaren iparekialdean kokatuta dago, Burgi eta Orreagatik oso gertu, non inguruko basoetan zehar ibilaldiak egingo ditugu.
Ikaragarri ondo pasako dugu Santiagoko Bidean dagoen puntu zoragarri honetan jolasean eta bizipenak elkarbanatuz.
Ekintza guztiak euskaraz egingo ditugu gazte eta giro osasuntsuan. Begirale bat izango dugu 6-8 gazte talde bakoitzeko.

“Camping Urrobi” buruzko informazio gehio bere web gunean.

Adina:

1. Txanda: 8 urtetatik – 12 urtetara

2. Txanda: 14 urtetatik – 15 urtetara

Plazak:

Gutxienez 28 pertsona.

Gehienez 38-40 pertsona.

Txandak:
  •  1. Txanda: Uztailak 8tik 15era. (8-12 urte)
  •  2. Txanda: Uztailak 15tik 25era. (14-15 urte)
Instalazioak:
  • Igerileku estalia
  • Urrobi ibaiko igerileku naturala
  • Komunak eta ur berodun dutxak.
  • Jokaleku multikirola, ping-pong mahaia, tenis pista…
  • Jatetxea (haurrentzako menua)
  • Erabilera anitzeko gela (pelikulak, mahai jokuak, eskulanak…)
Prezioa:

1. Txanda 285€ dena barne. (8 egun, euskaraz)
2. Txanda 340€ dena barne. (10 egun, euskaraz)

Eskaintzak:

5%ko beherapena taldeka apuntatzen bazarete (3 edo gehiago) edo anai-arrebentzako.

· Elgoibar eta Donostitik joan eta etorriko garraioa barne.
· Facebookean ahal dugunean argazkiak jarriko ditugu udalekuaren jarraipena egin dezazuen.
· Aurrerago informazio gehiago bidaliko dizuegu. Zer eraman, ordutegiak, autobusa, aholkuak… Bideo, PDF dokumentu edo guraso bilera baten bitartez.
· Lo non egingo duten erabakitzeko orduan, apuntatu diren taldeak errespetatzen saiatzen gara.
· Lehentasuna lehen apuntatzen denari ematen diogu.