UDALEKUAK BASABEREN

Basabere Nafarroan dagoen Baserri Eskola berri bat da. Lezaun herrian kokatuta dago, Lizarraren iparraldean.

Literetan lo eginez 8 egun pasako ditugu animali mota askoz inguratuta: Ostrukak, zaldiak, ahuntzak, kanguroak, hegazti arrapariak, llamak, txitak, oiloak eta oilarrak, ahateak, wallabyak, marak,vietnamita txerriak… Hauek paseatuko ditugu, jaten eman, ohea garbitu, hegazti arrapakariei jaten eman, zaldi gainean paseotxo bat eman, arrautzak jaso…

Honetaz gain, baratzatxo bat dute eta barazki desberdinak landatu eta jasoko ditugu, artaburuak aletu… Baita ere egur bila joango gara egur-labean sukaldatzeko.

Eskulanak, jokuak, gaubelak eta irteerak (bibak, poza…) ere ez dira faltako! Igerilekua oso gertu dugu eta frontoi estalia ere bai.

Ekintza guztiak euskaraz egingo ditugu gazte eta giro osasuntsuan. Begirale bat izango dugu 6-8 gazte talde bakoitzeko.

Dudarik gabe egun ahaztezinak izango dira eta ezin duzu aukera galdu. Etor zaitez BASABEREra!

BASABERE Baserri eskolari buruz informazio gehio bere web gunean.

Adina:

8 urtetatik – 12 urtetara.

Hizkuntza:

Euskera

Plazak:

Gutxieneko taldea 28 pertsona.

Gehienezko taldea 36 / 40 pertsona.

Txandak:
  • Uztailak 1etik 8ra.
  • Uztailak 8tik 15era.
Prezioa:

295€ dena barne.

Eskaintzak:

5%ko beherapena taldeka apuntatzen bazarete (3 edo gehiago).

Elgoibar eta Donostitik joan eta etorriko garraioa barne.
Facebookean egunero argazkiak jarriko ditugu udalekuaren jarraipena egin dezazuen.
Guraso bilera bat egingo dugu zalantzak argitzeko eta xehetasunak emateko. Bilera hau non eta noiz izango den aurrerago emailez zehaztuko dugu apuntatzen zaretenoi.
Lehentasuna lehen apuntatzen denari ematen diogu.