UDALEKUAK ARITZALEKUN

13 eta 14 urtekoentzat prestatutako udalekua, euskaraz. Ur ekintza askotan arituko gara (SUP, Piragua, Pedalo…) gainera ibilaldiak, gaubelak, pista jolasak eta orientazioa…

Leraten (Nafarroa) kokatutako kanpin bat da Aritzaleku, Alloz urtegiaren ertzean. 30 plazadun txaboletan egingo dugu lo literetan. Kanpinak instalazio guztiak ditu (dutxak, komunak, egon gela, igerilekua, saski eta futbol zelaia…

Antzeko gustuak dituzten lagun berriak egiteko aukera paregabea.

Oharra: Igeri egiten jakitea derrigorrezkoa da
Adina:

13 – 14 urte.

Hizkuntza:

Euskera

Plazak:

Gutxieneko taldea 22 pertsona.

Gehienezko taldea 38 pertsona.

Txandak:
  1. Txanda: Uztailak 1etik uztailak 10era.
  2. Txanda: Uztailak 10etik uztailak 17ra.
Instalazioak:
  • Igerilekua
  • Urtegi ertzean kokatutako hondartza
  • Saskibaloi/futbol zelaia
  • Taberna/Jatetxea Pin-pon mahaia
  • Barbakoak
  • Zuhaitzetan zehar abentura parke txiki bat
  • Erabilera anitzeko gela (pelikulak, mahai jokuak, eskulanak…)
Oharra: Igeri egiten jakitea derrigorrezkoa da
Prezioa:
  1. Txanda: 340€ dena barne. (10 egun)
  2. Txanda: 295€ dena barne. (8 egun)
Eskaintzak:

5%ko beherapena taldeka apuntatzen bazarete (3 edo gehiago) eta anai-arrebentzako.

· Elgoibar eta Donostitik joan eta etorriko garraioa barne.
· Facebookean ahal dugunean argazkiak jarriko ditugu udalekuaren jarraipena egin dezazuen.
· Aurrerago informazio gehiago bidaliko dizuegu. Zer eraman, ordutegiak, autobusa, aholkuak… Bideo, PDF dokumentu edo guraso bilera baten bitartez.
· Lehentasuna lehen apuntatzen denari ematen diogu.